Bilboko 5.epaitegiaren epaiaren arabera, enpresaren jarrera "bidegabea" eta "neurriz kanpokoa da".
ELA sindikatuaren arabera, normalizatua dagoen egoera bat egiaztatzen du epaiak.
"Enpresarentzat ez da larria segurtasun neurriak ez betetzea, CIE Inyectametalentzat larria dena gu gure segurtasuna negoziatzeko gertu ez egotea da, gure osasuna kontutan hartu gabe, inposatzen dituzten erritmoak eta lan egiteko moduei lotuta" salatu du ohar batean sindikatuak.
Izan ere, epaiaren arabera, enpresak llangile-komitearekin akordio batera iristera baldintzatzen du zigorra.
Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.