Donostiako metroaren lanetan istripua izan da ostiral goizean, Benta Berriko tunelean. Oraindik informazio xeherik ez badago ere, ARGIAk jakin ahal izan du kofratua egiten ari zen langile bat dela zauritua eta ospitalera eraman behar izan dutela anbulantzian.
Istripua jasan duen langilea kofratzen ari zen. eta oraindik zergatiak argitu ez diren arren, zerbaitek harrapatu eta zauritu du. Lehen informazioen arabera, kontziente dago. Anbulantzia bertaratu da metroko lanetara eta Donostiako ospitalera igo dute berehala.
Istripu eta ezbehar ugari
Ez da lehen aldia azpiegitura honetan lan istripuak gertatzen direla. Iazko martxoan, ezinbestekoak ez ziren lan guztiak gerarazteko agindua zegon arren, Donostiako metroko lanak ez zituzten geratu eta Victor Gonzalo Riffo mekanikariak istripua izan zuen, ia dozena bat tonako manipulatzaile teleskopikoarekin. Makina garbitzen eta konpontzen ari zela, maldan behera erori zitzaion. Makinak kalte ugari izan zituen, baina langileek ez zuten minik hartu. Enpresak hamabost eguneko zigorra ezarri zion langileari lanik eta soldatarik gabe.
Horrez gain, azken hilabeteetan harrabotsa sortu dute hiriaren erdigunean bi eraikin oso hustu beharrak edo errepidean zulo bat eragin izanak,