argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Zornotzan, aurtengo hemeretzigarrena
  • Forging Steel Products burdingintza enpresan bihotzekoak jota hil da 46 urteko langilea, maiatzaren 3an.

2021eko maiatzaren 04a

Aurten lanean hildako hemeretzigarren behargina da. Heriotza hau salatzeko maiatzaren 5ean lankideek ordu erdiko etenaldia egingo dute eta enpresaren atarian elkarretaratzea egingo dute 13:30ean.