argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Zornotzako AHTren obretan
  • Lanaldiaren ostean ondoezik sentitu eta konortea galdu zuen, eta medikuek ezin izan zuten suspertu. Astebetean jazotako hirugarren lan istripu hilgarria da Zornotzakoa.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 24a
(Argazkia: EH Bildu Zornotza)

Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri. Larunbat arratsaldean, Zornotzako (Bizkaia) AHTren obretan lanean jardun ostean, 46 urteko gizonezkoa ondoezik sentitzen hasi eta konortea galdu zuen. Honen lankide batek lagunaren egoeraren berri eman zuen, eta Ertzaintza zein anbulantziak bertaratu ziren. Medikuek ezin izan zuten gizona suspertu.

Euskal Herrian aste betean emandako hirugarren lan istripu hilgarria da Zornotzakoa. Asteazkenean egurgin bat zendu zen Gamarteko basoan, Donibane-Garazi ondoan. Ostegunean berriz, kamioi gidari bat hil zen Galdakaon.