argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Saratxoko saihesbideko obretan
  • Asteazken goizean jazo zen lan-istripua, Saratxoko (Araba) saihesbideko obretan. Zendutako langilea azpikontrata batekin ari zen lanean.

2020ko abenduaren 17a

Lan-istripua gertatu zen asteazken goizean Arabako Saratxoko saihesbideko obretan. Kofratu baten desmuntaketa lanetan ari zirela, kofratuari eusten zion metalezko egitura gainera erori zitzaion 31 urteko langileari. Goizeko 10:00ak aldera zauritutako langilea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Arratsaldez zendu egin zen.

Saratxoko saihesbideko obra lanak Arabako Foru Aldundiak sustatu ditu, eta Balgorza –NYPSA- Aglomerados Los Serranos ABLEari (ldi Baterako Laneko Enpresari esleitu zitzaizkion. Bizia galdu duen pertsona azpikontratatutako enpresa bateko langilea zen.

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, honekin 69 dira aurten lan istripuz Euskal Herrian hildako langileak.