argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Pipaonen, urteko laugarrena
  • Pipaongo (Araba) baso batean inausketa lanetan ari zela hil da, adar handi bat gainera erorita.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 19a
Inausketa lanetan ari zela jazo da istripua. ERTZAINTZA

Zuhaitzak inausten ari zen basozain bat hil da gaur goizean, Pipaonen, Araban. Amildu den adar handi batek zauritu du langilea eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren bizia salbatu. 46 urte zituen. Aurten lanpostuan hildako laugarren pertsona da dagoeneko.