Zendutakoa 50 urteko garraiolaria da. Sukarra zuen hiltzerakoan, eta ondorioz Covid-19aren aurkako protokoloa aktibatu dute portuan.
Ezbeharra asteazkenean gertatu zen, Pasaiako portuan. 50 urteko garraiolaria hil egin da arraina deskargatu ostean. Antza, aparkalekuan zegoela bere kamioiko kabinatik jaitsi da, laguntza eske keinuka. Uste da bihotzekoa izan daitekeela heriotzaren kausa, baina gizonak sukarra zuen hil zen momentuan, eta hargatik Covid-19aren aurkako protokoloa aktibatu dute. Ondorioz, portuko hainbat langile etxera bidali dituzte, isolatuta egotera igaro daitezen.
Zendutako langilea britainiarra zen. Kamioian garraiatzen zuen Pasaiako itsasontziek Irlandako kaletan arrantzatutako arraina. Errepide bidez egiten dute garraioa, itsasontziek lanean jarrai dezaten.