argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean
  • Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

     

ARGIA @argia 2024ko otsailaren 15a
Argazkia: Foruzaingoa.

Makinaren baten azpian harrapatuta geratu eta hil egin da langilea, Nafarroako larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez. 32 urteko altsasuarra da.

Aste honetan bi langile hil dira Euskal Herrian. Asteartean izan zen beste heriotza, Durangon. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zen. Altueratik erori zen. Sindikatuek lanuztea eta elkarretaratzeak deitu zituzten joan den asteazkenerako.