55 urteko gizonezkoa zen. Ibilgailu batek harrapatu eta hil egin da langilea.
55 urteko langile bat hil da Olatzagutian, foruzaingoak jakinarazi duenez. Lanean ari zela, ibilgailu batek harrapatu eta hil egin da langilea. Osasun langileak eta foruzain talde bat joan dira lantegira, baina iritsi orduko hilda zegoen, guaixi.eus komunikabidean irakurri daitekeenez..
Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten lantokian hildako 55. langilea da. Atzo, irailaren 7an ere zendu zen beste langile bat, Schaeffler Iberia Elgoibarko enpresakoa, lanpostuan zegoela ondoezak jo eta ospitalera eraman ondoren.