argia.eus
INPRIMATU
Leherketa izan da AEBetako gas hodi batean, 2.200 fracking putzu dauden Louisianako estatuan
Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko otsailaren 13a
Gas hodian istripua izan da Louisianan. (Argazkia: Nola.com)

Leherketak sute handia eragin du eta hainbat egun daramatza erretzen. Suhiltzaileek kotrolpean daukate, baina arduradunek adierazi dute hodiaren iturria itxi badute ere, egunak beharko direla hodiko gas guztia bere kabuz erretzen.

Sei langile gas hodia garbitzen ari ziren ostegunean leherketa izan zenean. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen istripua.

"Oso presio altuko sua da. Intentsitate handikoa. Ezin da gerturatu", adierazi du Champagne sheriffak.

 

Luisianako estatuan 2.200 fracking putzu

Loisianan 2.200 fracking putzu baino gehiago zulatu dituzte eta hainbat istripu gertatu izan dira azken hamarkadan.

Petroleo eta gas konpainiak erakartzen ditu estatuak, "lurzoruaren zulatzearekin zerikusia duten operazioetan irabazi eskuzabalak ematen baitizkiete", Earth Justice elkarteak salatu duenez.

2015ean fracking bidez erauzitako gasa garraitzen zuen hodi batean izandako istripuaren ondorioz, hiru pertsona hil ziren.