Lan-istripua astelehen goizean gertatu zen. Atoia deskargatzen zebilela, traktoreak harrapatu zuen langilea.
Foruzaingoak jakitera emandakoaren arabera, astelehen goizeko 07:35ean jazo zen ezbeharra, Irunberriko lursail batean. Langilea traktore bati lotutako otoia deskargatzeko lanetan zebilen, eta traktoreak harrapatu egin du. Gertakaria ikertzen ari dira.
Zendutakoa Barañaingo bizilaguna da, 62 urtekoa. LAB sindikatuak daraman kontaketaren arabera, honekin 26 dira aurten Euskal Herrian lan istripuz hildako pertsonak.