argia.eus
INPRIMATU
Altueratik erorita langile bat hil da Ikaztegietan, urteko hirugarrena
  • 23 urteko langilea asteartean hil da, astelehenean izandako istripuaren ondorioz. Urtea hasi denetik Euskal Herrian hildako hirugarren langilea da. Hilabeteko epean, lanean zirela altueratik erorita hil dira hiru pertsona, eta aste honetan arrazoi beragatik larriki zauritu dira beste bi.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 12a
Lan istripu baten aurrean Bilbon egindako elkarretaratzea (Argazkia: Ecuador Etxea)

Astelehenean gertatu zen lan istripua: Ikaztegietan (Gipuzkoa) kokatutako Hertell kooperatibako langile bat altueratik erori zen. Istripuak eragindako zaurien ondorioz, asteartean zendu zen. 23 urte zituen eta Amezketakoa zen.

Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripuz hildako hirugarren pertsona da, bi egunetan bigarrena. Bestalde, hilabeteko epean altueratik erorita hildako hirugarren langilea da amezketarra. Iazko abenduaren 18an Zumaian hil zen 45 urteko langile bat, eta astelehenean modu bertsuan galdu zuen bizia 47 urteko beste langile batek Gasteizko Olarizu auzoan.

Bi langile larriko zaurituta El Buston

Altueratik erori izanaren ondorioz larriki zauritu dira beste bi langilere ere astelehenean, El Buston (Nafarroa) jazotako lan istripuan. Jasogailu batean ari ziren lanean, eta 10 metroko altueratik jausi ziren.