argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Faltzesen
  • Ostegun gauez jazo da istripua. Langilea fardelak egiteko makina batek harrapatu du.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 17a

58 urteko langilea da zendutakoa. Nafarroako Gobernuak jakitera emandakoaren arabera, ostegun gauez jazo da lan istripua, 22:00ak inguruan. Fardelak egiteko makina batek harrapatu zuen langilea, pieza batek burua kolpatu ostean.

Osasun langileak, Azkoiengo suhiltzaileak zein foruzainak bertaratu ziren istripua jazo zen tokira. Gertatutakoa ikertzen ari dira.