60 urteko langileak Proyectos y Reformas Leire enpresarentzat egiten zuen lan. Pabiloi bateko teilatuan ari zen lanean, itoginak konpontzen, eta bost metroko alturatik erori da. Aurten dagoeneko 14 dira lan istripuan hildakoak, horietatik bost altueratik erorita.
Lan istripua martxoaren 28 goizean gertatu zen, 11:15 aldera. Langilea altueratik erori zen eta larrialdi zerbitzuek Donostiako Ospitalera eraman zuten. 17:00etan eman zuten jakitera haren heriotzaren berri.
LAB sindikatuak sare sozialetan zera adierazi du altueratik eroritakoen heriotzaz: "neurri egokiak hartuz gero erabat ekidin daitekeen lan istripu mota" dela. Eta zera gehitu du: "Odoluste honek erantzuleak ditu".
? Eibarren larri zauritutako langilea hil da #PrekaritateaHiltzailea
14 langile zendu dira aurten lan istripuz, horietatik 5 altueratik erorita; hau da, neurri egokiak hartuz gero erabat ekidin daitekeen lan istripu motaren ondorioz
Odoluste honek erantzuleak ditu
Aski da! pic.twitter.com/rgouulVC24
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) March 28, 2022