argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Donostiako taberna batean piztutako sutean
  • Igandez, urriaren 17an, sua piztu zen Donostiako Gros auzoko Gure Txoko tabernan. Suhiltzaileek bertako langilea oso larri aurkitu zuten biltegian eta larrialdietako zerbitzuetakoak kanpoan suspertzen saiatu baziren ere bertan hil zen.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 18a
Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Taberna itxita zegoen eta sua igandeko 9:00ak inguruan piztu zen. Bizilagunek deitu zieten suhiltzaileei ke asko ateratzen zela ikusi eta gero. Suhiltzaileek adierazi dutenez, ezustean piztu zen sua eta esan bazen ere sukaldean izan zela, baieztatu dute barraren amaieran piztu zela.