Asteartean gertatu da ezbeharra, Bilboko portuko Punta Luceroko harrobiko egonkortze obretan.
41 urteko gizonezkoa da zendutakoa, eta hamalau urte zeramatzan Viuda de Sainz enpresarentzat lanean. Honekin, 24 dira prekarietate eta lan-baldintzen ondorioz aurten Euskal Herrian hildakoak.
Asteartean, bi orduko lanuzteak eta manifestazio isila egin zituzten Orozkon, maiatzaren 30ean Arriberri harrobian gertatutako lan istripua salatzeko. Ezbeharraren ondorioz Arcanor enpresako bi langile zauritu ziren, 54 eta 47 urtekoak. Egun berean hil zen bietako bat, eta egun batzuetara bigarrena.