36 urteko elektrizista bat hil da astearte goizeko 10ak aldera, Bilboko Basurtu-Kaxtresana inguruan goi tentsioko dorre batean lanean ari zenean. Gizona hiru metro eta erdiko altueratik erori da.
Beyena fabrika zegoen lekutik gertu jazo da ezbeharra. Beste lau beharginekin batera ari zen lanean dorrearen egitura barruan, eta jausi egin da. Gertaturikoa ikertzen ari da Osalan.
Traparango Sistem Melesur Energia enpresako langilea zen eta lau urte zeramatzan bertan lanean. Iberdrolaren azpikontrata da enpresa.
Iberdrola Dorrearen aurrean elkarretaratze isila egingo dute asteazken honetan, sindikatuek deituta.