Baionako San Izpiritu auzoan jazo da, garabia etxe baten gainera erori denean. Aurten lanean hildako 11. langilea da.
Kazeta.eus hedabideak sare sozialetan eman du berria. Gaur arratsaldean, Baionako San Izpiritu auzoan garabi bat etxe baten gainera erori da, garabia gidatzen ari zen langilea hil egin da, Jean René Etxegarai Baionako auzapezak konfirmatu duenez. Oraingoz ez legoke beste zauriturik.
Aurten lanean ari zela hildako 11. langilea da Baionan zendu dena.