Langile bat hil da gaur, ostirala, Amue kaleko Mendiaraiz enpresan izandako lan istripuan. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, 15:15ean jazo da ezbeharra: kamioi bat deskargatzen ari zirela, metalezko hodi batzuk jausi dira ibilgailutik, eta horiek langile bat harrapatu dute azpian.
Istripuaren lekura joan dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak, baina langilea hil egin da.
Hildako langileak 52 urte zituen eta garraiolaria zen. Istripua Azpeitiko Mendiaraiz enpresan gertatu den arren, hildakoa Oiartzungo Bidean Garraioak enpresako langilea zen.