argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Aulestin, basoan lanean ari zela
  • 60 urteko langile bat hil da Aulestin zuhaitzak mozten ari zela, makina batek harrapatuta. Urtea hasi zenetik lanean, lanera bidean edo lanarengatik hildako 60. langilea da.

ARGIA @argia 2022ko urriaren 05a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteartean izan zen lan istripua. Aulestiko Urriola auzoan zuhaitzak mozten ari zela makina batek harrapatuta hil zen basoko langilea.

Egun gutxian hil den hirugarren langilea da, urtea hasi zenetik 60.a, LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera.