argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Arrigorriagan
  • Arrigorriagako Talleres Berasategui enpresan gertatu da lan istripua. Aurten Euskal Herrian lan istripuz hildako 23. langilea da.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 16a
(Argazkia: Ecuador Etxea)

Goizeko 07:00etan gertatu da lan istripua Arrigorriagako Talleres Berasategui enpresan. Eitb.eus-ek jaso duenez, langilea altueratik erori ostean hil da. Zendutako langilea Laudioko bizilaguna da, eta 56 urte ditu.

Bai asteazkenean zein ostegunean, langile bana hil da. Asteazkenean Pasaiako portuan hil zen garraiolari britainiarra. Osteguneko heriotzarekin, aurten Euskal Herrian lan istripuz hildako pertsonak 23 lirateke.