Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.
Dagoeneko 16 pertsona hil dira lan-istripuz Euskal Herrian urtea hasi denetik, guztiak, LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, Hego Euskal Herrian.
Ezagutu den azken lan-heriotza Arrasaten (Gipuzkoa) gertatu da, Santa Teresa auzoko Galizia kalean, bide publikoan eta arratseko 16:30ean. Langilea erori egin da hoditeriaren kutxatila batera, hiru metro azpira.