argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Arbizun
  • Astearte goizean gertatu da lan istripua. Langilea, 35 urtekoa, hil egin da.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 25
Sindikatuak lan istripuak salatzen / Argazkia: ELA.

Lakber Mecanizados enpresan lanean ari zela hil da 35 urteko langilea, Etxarri Aranatzeko bizilaguna zena. Foruzaingoak emandako informazioaren arabera, fresatzaile mugikor batek harrapatu du.

Lakuntzakoa da Lakber enpresa, baina Arbizun ere badu lantokia, eta bertan jazo da ezbeharra.

LAB sindikatuak egiten duen zenbaketaren arabera, honekin 27 dira Euskal Herrian aurten lan istripuz hildako norbanakoak. Nafarroan hil dira horietatik bederatzi.