Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, hildako pertsona errepidean zerbitzua ematen duen Gruas Barragan enpresako langilea zen, garabi bat gidatzne egiten zuen lan. Hain zuzen ere, matxura zuen ibilgailu bati laguntzen ari zen 46 urteko langilea, kamioi batek harrapatu duenean (LABen arabera, auto batek harrapatu du). Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, han bertan hil da langilea. Guardia Zibila kasua ikertzen ari da, istripua nola izan den argitzeko.
Urteko zazpigarren langile hila
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, 2025 urtean lan istripuetan hildako zazpigarren langilea da. 2024an 64 izan ziren hildakoak.