Astelehenean jazo zen lan istripua. Langilea zazpi metroko altueratik erori zen.
Mohamed Zhari Bootaleb, Iruñeko 46 urteko langilea, Grupo San Cristobal enpresaren industria nabe huts batean ari zen lanean Antsoainen (Nafarroa). Berriak emandako informazioaren arabera, sabaiaren isolamendu lanetan ari zen. Horretan zebilela, sabai-leihotik erori zen, zazpi metroko altueratik.
Nafarroako ospitale gunera eraman zuten zaurituta, lesio traumatikoekin eta garezurreko traumatismoarekin. Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, zendu egin da.
Nafarroako Foruzaingoko polizia judizialaren esku geratu da gertatutakoaren ikerketa.