Astelehen arratsaldean jazo da lan istripua. Heriotza honekin, hamalau dira urtea hasi denetik Euskal Herrian hildako langileak.
Murgan (Araba) kokatua dagoen Zorroza S.L. Gestión de Residuos enpresan gertatu zen istripua, astelehen arratsaldez, 17:30 aldera Ertzaintzaren arabera. Langilea lau metroko altueratik erori zen.
Aitor Aspuru Saezek Aiaraldea.eus-en jaso duenez, Tubos Mecánicos del Norte enpresako langile grebalarien arabera larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina zaurien ondorioz zendu da.
Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, hildako langilea jatorriz senegaldarra zen.
Gertakaria ikertzen ari dira Ertzaintza eta Osalan.
Honekin, hamalau dira urte hasieratik lan istripuz hildako langileak Euskal Herrian.