argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Adunako Rafractarios Kelsen enpresan
  • Lan istripu ez traumatiko baten ondorioz zendu da langilea.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 12a

Astelehenean langile bat zendu zen Adunan (Gipuzkoa), Refractarios Kelsen enpresan, lan istripu ez traumatiko baten ondorioz. Langileari bihotzekoak eman zion, lanean ari zela.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, 2021ean jazo diren 21 lan istripuetatik, bost ez traumatikoak izan dira. Zentzu horretan, ohartarazi du mota horretako lan istripuak bilakatu direla lan-heriotzen eragile nagusi, eta batik bat ofizio eta baldintza zehatz batzuen ondorio izan ohi direla. "Laneko presioa, estresa edota lan erritmoak" faktore erabakigarriak izaten direla adierazi du sindikatuak, "lan eta bizi baldintzekin batera".

"Lan-istripuak, traumatikoak zein ez traumatikoak, ez dira zoriaren edo kasualitatearen ondorio, lan-harremanen, prekarizazioaren, lan-araudiaren, azpikontratazioaren eta egungo lan-merkatuaren emaitza dira", egin du irakurketa LABek.