argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Abanton
  • Ostiralean jazo da lan istripua, Sercrisa enpresan. Hildakoa 37 urteko gizonezkoa da.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 15
Lan istripuak salatzeko elkarretaratze bat, Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)

Abantoko (Bizkaia) San Lorenzo auzoan dagoen Sercrisa lantegian gertatu da istripua, goizeko 10:00ak aldera. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, langilea garabiarekin ari zen lanean, eta metalezko habe batzuk gainean erori zaizkio. Osasun zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute langilea lagundu.

Zendutako langilea 37 urteko gizonezkoa da, getxoztarra. LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, aurten lan istripuz zendutako 40. pertsona da.