argia.eus
INPRIMATU
Laneko baja hartzeko, COVID auto-testaz gain Osasunbidearena ere beharko da Nafarroan
  • Datorren asteartetik aurrera, urtarrilak 18, sartuko da indarrean, ostiral eguerdi honetan Nafarroako Gobernuak iragarri duen neurria. Orain arte, laneko baja bideratzeko nahikoa zen farmazian erositako testean positibo ematea.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 14a

Farmaziako testa egin eta COVID-19aren positibo ematen badu, Osasunbideko koronabirusaren atalera deitu beharko du, orain bezala, baina ondoren, eta bertan jasotako jarraibideekin, Osasun Sailak egindako beste test bat egin beharko du, eta lehenengo testa baiesten bada, lan baja bideratu ahal izango du.

Baja, orain arte bezala, bere medikuak emango dio. Aurrerantzean, Espainiako Ministerioak erabaki duenez, farmazietako auto-test bakoitza ezingo da 2,94 euro baino garestiagoa izan. Edozein zalantzaren aurrean, 848 420020 telefonora deitu ahal izango du herritarrak.