argia.eus
INPRIMATU
Lanean ari diren soldaduei argazkiak atera eta grabatzea debekatu nahi du Israeleko Parlamentuak
  • Israelera iritsi da Mozal Legea. Bertako Parlamentuak, Knesset-ak, ostegunean erabaki zuen soldadu israeldarrak lanean ari diren bitartean argazkiak atera eta bideoak grabatzea galaraziko duen legea eztabaidatuko duela. Neurri hau Avigdor Lieberman herrialdeko Defentsa Ministro eskuindarrak proposatu du.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko maiatzaren 28a
Arg: Ma'an News Agency

Onartuz gero, neurri honek gogor zigortuko luke legea betetzen ez duena. “Soldaduak lanean dauden bitartean, filmatzen, argazkiak ateratzen edo ahotsa grabatzen duenak bost urteko espetxe zigorra jasateko arriskua izango du”, dio neurriak. Horrez gain, legeak argazki eta bideoak zabaltzea debekatuko du.

Neurria hau Israelgo soldaduek “Hamasen eta palestinar ezkertiarren eskutik jasaten duten jazarpenari” erantzuteko dela esan dute agintariek.