argia.eus
INPRIMATU
Lander MartĂ­nezek dimititu egin du, Gorrotxategi EAEko Podemosen lehendakarigai izendatu ostean
  • EAEn apirilaren 5ean egingo diren hauteskundeetarako lehendakarigai gisa Pablo Iglesiasen ildoko Miren Gorrotxategi izendatu ostean, Lander Martinezek dimisioa eman du.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 27a
Lander Martinez (argazkia: Dani Blanco).

Martinezek "pauso bat atzera" egitea erabaki du, datozen hauteskunde autonomikoetarako babestu zuen Rosa Martinez ez dela lehendakarigai izango erabaki ondoren. Miren Gorrotxategi izango da alderdi morearen lehendakaritzarako hautagaia apirilaren 5ean eta badirudi horrek bultzatu duela Martinezen erabakia.

EAEko Podemosen sorreratik parte hartu du Gasteizen jaiotako politikari gazteak. 2015ean izendatu zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alderdiko idazkari nagusi eta 2016ko hauteskunde autonomikoetan Bizkaiko zerrendaburu izan zen.