Aurtengo ekitaldiak berezitasuna bat dakar: goizeko saioan irakurleen grabazioak izanen dira eta streaming bidez ikus ahalko dira. Arratsaldeko saioan irakurleak zuzenean arituko dira, horiek ere streaming-ez eskainiko dira.
Saioak aparteko atal bat ere badakar. Arratsaldeko saioaren lehen orduan, 13:45ean, Hasier Etxeberria omendua izanen da: “Haren Inesaren balada nobela izan zen irakurri genuen lehen liburua”, adierazi dute antolatzaileek. Hainbat oroitzapen partekatu nahi dituzte lagunen artean, baita esker ona adierazi ere Hasierri eta bere familiari.
Gerra txikia Lander Garroren bigarren nobela da (Susa). Egilea bertan izanen da ekitaldiaren amaieran, 19:30ean. Urtero bezala, antolatzaileek literatur zaleen enkontrua apailatu dute arrastirirako.