Logela Multimedia taldearen Ardoaren negarra ikus-entzunezkoak irabazi du Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia. Profesionalen atalean, Telmo Esnalen Setioa –film dokumentalen sailean– eta Iñigo Kintanaren Itzalak –argumentuzko obren artean– ere saritu dituzte. Amateurren atalean, bestalde, Lander Arbelaitz ARGIAko kazteariaren Su eta lore artean lanak jaso du dokumental arloko lehen saria. Estoniako errusiarren integrazioari buruzko dokumental hori www.argia.eus webgunean duzue ikusgai. Argumentuzko sailean Jose Luis Barredo eta Iñigo Garciaren Berde obrak irabazi du eta sormenezko lanen artean Gentzane Agirreren All about eves-ek.