2015eko krisiaren ondorioak Volkswagen taldean aldaketak ekarri ditu.
Bost urte eta gero, Landabengo Volkswagen instalazioak diesel motorrak egiteari utzi eta gasolina bidezko motorretara salto egin du. Multinazionalak duela hilabete batzuk hartu zuen erabakia, eskakizunen kopurua nabarmenki gutxitzen joan baita. 2015a geroztik, enpresa alemaniarrak pairatzen duen krisiaren emaitza izan da Landabengo enpresan gertatu dena.
Txina, Alemania eta AEB izango dira motor elektrikoen muntaia eramango dutenak Volkswagenen. Gasolinaz elikatzen diren motorren alde apustu egingo du enpresak Nafarroako instalazioetan. Bertan, egun, Volkswagen markako Polo modeloetan zentratuta daude.
2015ean CO2 isurketen iruzurra azaleratzeak eragin zuen diesel motorrak egiteari uzteko erabakia hartzea; eraginkortasunean ospea lortzea eragin zien teknologiak, salmentak hondoratu zituen denbora batera.
2021erako hiru motor mota ekoizteko asmotan dabiltza Landabenen. UGT sindikatuak azpimarratu du langileria behar bezala prestatuta dagoela eta inoiz baino indartsuago sentitzen direla horrelako aldaketen aurrean.