argia.eus
INPRIMATU
Mariano Ferrer
Lanbidea eta konpromisoa, begiz begi
  • Mariano Ferrer kazetari donostiarra (1939-2019) uztailaren 14an zendu da. Haren bizitza lanbideari eta konpromisoari emana igaro zuen eta horren lekuko dira parte harturiko hamaika ekitaldi eta elkarrizketetako irudiak. Argazki galeria honetan ARGIAren artxibotik erreskataturiko hainbat ale dakartzagu.

ARGIA @argia 2019ko uztailaren 15
Mariano Ferrerrek kazetaritza eta konpromisoa uztartu zituen bere bizitzan. Irudia 1989koa da (argazkia: Argia artxiboa)

Mariano Ferrerrek 1994ko azaroan ARGIArekin izandako elkarrizketako irudiak: "Adierazpen askatasuna aberastasun soziala da". (Argazkiak: Alberto Elosegi / Argia artxiboa)

 

 1986ko ekainaren 29an, Zinemaldiko prentsaurrekoan, besteak beste Diego Galan eta Pilar Olascoaga alboan dituela:

 

Herri Irratiko instalazioak eta kanpoaldea 1978an, 33 urtez aritu zen hedabide horretan goizeko informazio saioa egiten (argazkiak: Kepa Loubet eta Arturo Delgado / Argia artxiboa).

 

Politikaren arloan ere murgildu zen kazetaria, dela lanbideak eskatzen zion zereginetan, dela konpromisoagatik. Hurrenez hurren, euskal komunikabideetako langileen gose greba euskal presoek hurbilketaren alde 1996an (Argazkia: Alberto Elosegi / Argia artxiboa); Komunikabideen erronka Euskal Herrian jardunaldian eman zuen hitzaldian, 1999an (Argazkia: Monica del Valle / Argia artxiboa); eta politika mahainguru bat gidatzen 1999ko ekainaren 24an, 2. Udako Terrazetan (argazkia: Pablo S. Quiza / Argia artxiboa)

 

Zinemaldiko prentsa aretoko arduradun zen garaiko irudia (Argazkia: Gallego / Argia artxiboa)

 

2015ean Dani Blanco argazkilariak ateratako irudia, Mikel Asurmendik ARGIArako egindako elkarrizketan: