Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia antolatu du ekainaren 13an.
Arrasateko Garaia berrikuntza zentroan egingo den konferentzian, “ezinbesteko” neurriei buruz hitz egingo dute hizkuntz aholkularitzan lan egiten duten Kontseiluko bazkideek. Enpresak, langileak, administrazioa eta herritarrak kontuan hartuko dituen hitzordua da.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzak jaso ditu Naizek: “Normalizaziorako espazioen euskalduntzeak duen garrantziaz, hizkuntza-politiken eta arauaren funtzioaz, enpresek eta langileek hartu beharreko konpromisoez eta bezeroek honetan laguntzeko joka dezaketen paperaz” jardungo dute konferentzian besteak veste.
Bilbaoren ustez lan munduan urrats garrantzitsuak eman dira azken urteetan, baina neurri berriak behar dira euskalduntze prozesua azkartu eta orokortzeko.