argia.eus
INPRIMATU
Lan istripu bat jazo da Astigarragan
  • Astearte goizean gertatu da istripua, errepide bazterrean lanean ziharduen langile bat auto batek harrapatu duenean.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 26a

Eitb.eus-ek eman du gertakariaren berri, Segurtasun Sailak istripua baieztatu ostean. GI-2132 errepidean, Astigarragatik Oreretarako noranzkoan gertatu da ezbeharra. Larrialde zerbitzuak istripua jazo den tokira gerturatu dira, eta zauritua Donostia ospitalera eraman dute.