argia.eus
INPRIMATU
Hitzarmenen amaiera eta Espainiako Lan Erreformaren bestelako gaitzak
  • Hego Euskal Herrian igandean lan hitzarmen kolektibo gabe gera litezke 320.000 langile inguru. Egoera berriak ekar lezake lan hitzarmenak PPk 2012an bultzatutako Lan Erreformaren menpe geratzea.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 05
Lan erreformaren erabateko ezarpenak langileriaren babesgabetasuna errealitate bihurtuko du. Argazkia: etb.com

Ikusteko dago orain arte sindikatuek lan hitzarmenen alde egindako mobilizazioek fruiturik emango duten ala ez.

Halaber, inkognita da Iñigo Urkullu EAEko Lehendakariak egindako proposamenak (Berrian irakur daitekeenez, gaur egungo hitzarmenak lau urtez luzatzeko proposatu dio patronalari), zenbateko eragina izan dezaketen.

Langileen ordezkaritza murriztuko da

Hitzarmenen gaia ez da Lan Erreformak aldatuko duen gauza bakarra, langileen ordezkaritza sistema ere goitik behera aldatuko du.

Mari Cruz San Vicente CCOOko ekintza sindikaleko ordezkariaren esanak jaso ditu El País egunkariak: "Gaur egun afiliazio maila txikiekin ere, negoziazio kolektiboak langileen %70ari eragiten dio. Erreformarekin afiliazio maila handiagoetara pasako gara, baina egiazko ordezkaritza nabarmen txikiagoa izango da".

Estrategia diferenteak

Testuinguru horretan, sindikatuek estrategia desberdinekin erantzun dute. Enpresarien ordezkariekiko negoziazioan batera ari dira LAB, ESK, CCOO eta UGT hitzarmen sektorialaren defentsan.

ELAk estrategia desberdina jorratzeari ekin dio, bere ustez enpresa bakoitza baita lan hitzarmena negoziatzeko lehentasunezko gunea. Honetarako "antolakuntza gehiago" leloaren pean sindikatu bezala indartzea eta hobeto antolatzea du helburu nagusi.