argia.eus
INPRIMATU
Lan eskaintza
  • Kaixo! ARGIAzalea zara eta erredakzioko lankide izan nahi zenuke? ARGIAn kazetari baten bila gabiltza, egun osoz aritzeko.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 15a
ARGIAko lan taldea Lasarte-Orian. (Arg.; Dani Blanco)

Balioak praktikan jartzea da gure lan egiteko modua, eta baliatu nahi dugu aukera hau gure erredakzioa orekatzeko bai lurraldetasunean eta bai generoan. 12 erredaktoreetatik 10 gizonezkoak gara eta 10 Gipuzkoan bizi gara.

Beraz, ARGIAko erredaktore izan nahi baduzu, emakumea bazara eta Bizkaia, Araba, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Zuberoa edo Lapurdin bizi bazara, bidali curriculuma, urtarrilak 31 baino lehen, helbide honetara: curriculumak@argia.eus.

Zure burua aurkezterakoan kazetaritza lanez gain, era guztietako lan esperientziak zaizkigu interesgarri, baita zer gai jarraitzen dituzun, eta bizitzako eta gizarteko zer eremu jorratzen dituzun.