Emakumeak kontratatzerako orduan haurdunaldi testa ematera behartzeagatik 25.000 euroko isuna jarri dio Balear Uharteetako Lan Kontseilaritzak Iberia hegazkin konpainiari, genero bazterketako kasu larria dela adierazita, Publico hedabideak zabaldu duenez.
Duela urtebete inguru egindako lan-ikuskapen batean identifikatu zuten Iberiak pertsonal aukeraketa egiteko azpikontratatutako enpresa batek lanpostura aurkeztutako emakumeei eskatzen ziela haurdun zeuden ala ez azaltzeko mediku azterketa. Orain iritsi zaio isuna Iberiari.
Hegazkin enpresak argudiatu du test hori eskatzen ziela emazteei, haurdun zeudenei lan-segurtasun protokolo konkretu bat jarri eta arriskuak ekiditeko. Ez da aintzat hartu Iberiaren justifikazioa.