argia.eus
INPRIMATU
Lamela epaileak Altsasuko bederatzi gazte auzipetu ditu
  • Epaileak "atentatu, terrorismo, gorroto eta lesio" delituak leporatu dizkie. Abenduaren 20an deklaratzera deitu ditu.

Topatu.eus @topatu_eus 2016ko azaroaren 22a
Muntaia polizialaren aurkako manifestazioa Altsasun. (Arg.: EFE)

Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Altsasuko Koxka tabernan gertaturiko istiluekin lotuta bederatzi gazte auzipetu ditu, horietako zazpik behin-behineko espetxealdian jarraitzen dute. Epaileak "atentatu, terrorismo, gorroto eta lesio" delituak leporatu dizkie. Abenduaren 20an deklaratzera deitu ditu.

Larunbatean manifestazio isila egingo dute Altsasun herriko zazpi atxilotuak askatu eta muntaia polizialak bukatzea exijitzeko. Protestarako deia egiteko agerraldia egin zuten larunbatean eta ehunka lagun bildu ziren. Atxilotuen senideek, Altsasuarra eta Harro plataformak eta udaletxeak deituta egingo da manifestazioa, 13:00etan.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra