Eusko Jaurlaritzak “Comunion Solar III” proiektuaren ingurumen-baieman eman du. 10.400 eguzki-panel edukiko ditu instalazioak, eta oraindik hirugarren eta laugarren bat eraikitzea aurreikusten dute, guztira 35.500 paneletara iristeko.
Comunion III SL enpresa fotoboltaikoaren proiektuari ingurumen-baimena eman dio Lakuak. Eguzki-instalazio berriak 10.400 eguzki-panel edukiko ditu, Lantaronen. Lau instalazio gauzatzea aurreikusten dute, guztira 35.500 panelekin.
Proiektua zerealaren eta erremolatxaren laborantzarako lurretan eraikiko dute, Zubillagako poligonotik gertu. Eremu natural babestuetan edo interes natural berezia duten tokietan ez dutela eraikiko esan dute enpresatik. Hala ere, instalaziotik 200 metrotara, Euskal Sareko Azpiegitura Berdearen Biodibertsitate Erreserba eremu bat dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Korridore Ekologikoen Sarean eta Natura Gune Garrantzitsuen Katalogo Irekian sartuta dagoena.
Eremu naturalak ez kaltetzeko neurriak jaso dituzte informean. Neurriak lurraren mugimendua txikiagotzea, instalazioen inguruko itxitura eta hondakinen kudeaketa jaso dituzte.