argia.eus
INPRIMATU
Lagundutako suizidioa despenalizatzeko eskatu dio EAEko Legebiltzarrak Espainiari
  • Suizidio lagundua eta eutanasia despenalizatzeko eskariak aurrera egin du Eusko Legebiltzarrean EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta UPyDren aldeko botoekin. PPk kontra bozkatu du.

ARGIA @argia 2015eko ekainaren 05a
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta UPyDk bozkatu dute EAEko Legebiltzarrean eskariaren alde. Lagundutako suizidioa eskubide gisa aitortzea da xedea.

Proposamenak Espainiako Zigor Kodea aldatzea eskatzen du, 143. artikulua zehazki.

El Paísek argitaratu duenez, alderdiak ez daude guztiz ados lagundutako suizidioa eskubidetzat jo dadin eman beharreko urratsez. EH Bildu Amaiurren bidez Espainiako Gorteetan ekimen legegilea aurkeztekotan dela argitaratu du Prisa taldeko egunkariak.

PPren gehiengo absolutuarekin gauza handirik lortzea zaila izango dela uste dute –“eraman ezazue Kongresura eta han ikusiko dugu zer gertatzen den”, adierazi du Carmelo Barrio EAEko PPko kideak–.

Nolanahi, eskariaren alde bozkatu duten alderdiek uste dute eskubide kontua dela, polemikoa akaso, baina norbanakoei aitortu beharrekoa.