argia.eus
INPRIMATU
Lagundutako ernalkuntzarako eskubidea aitortuko die Frantziak bikotekiderik gabeko emakumeei eta lesbianei
  • 2018tik aurrera lagundutako ernalkuntzarako eskubidea izango dute emakume guztiek Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatu osoan.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 12a
Marlène Schiappa, Berdintasunerako estatu idazkaria.

Bioetika Legea aldatzearekin batera etorriko omen da neurria. Ekainean Frantziako Etika Batzordeak moldaketak egitea ontzat eman zuen, emakume guztiek eskubidea izan dezaten.

Marlène Schiappa Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako estatu idazkariak jakinarazi du berria. Bere esanetan Emmanuel Macron presidentearen konpromisoetako bat da berdintasunean urratsak ematea.