argia.eus
INPRIMATU
Laburbira eguenean helduko da Soraluzeko Gaztetxera
  • Laburbira euskarazko film laburren zirkuituak 18. edizioa bete du aurten, eta eguenean Soraluzeko Gaztetxean proiektatuko dituzte bertako euskarazko zortzi film laburrak. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta filmak proiektatu ostean solasaldia egingo dute Ilunabarrean esan filmaren zuzendari den Xabier Vallina arrasatear gaztearekin. Proiekzio hau pandemiaren ostean Gaztetxean egingo den lehen ekimen irekia izango da, Soraluzeko Gazte Asanbladak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanean antolatu dutena.

Plaentxia @plaentxia Egoitz Unamuno @EgoitzUnamuno 2021eko maiatzaren 26a
Gazte Asanbladako eta Pil-pilean elkarteko kideak.

Laburbirako iturrien esanetan, emanaldiak irauten dituen 72 minutuetan, ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakin mina eta nazka bizitzeko aukera izango du. "Jasotako film labur guztien artean zortzi aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik", gaineratu dute.

Ondorengo film laburrak dira proiektatuko dituztenak:

  • Aterpean Ateri (Ruben Crespo).
  • Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga).
  • Game Over (Ilune Diaz).
  • Ilunabarrean esan (Ekhiñe Aizkorbe, Sara Alonso, Irati Egibar, Julene Etxauri, Xabier Vallina eta Irene Zaldua).
  • Babarrun Txapelketa (Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna).
  • Datsegit (Aitor Arruti).
  • Nire eguneroko maitea (Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet).
  • Agur (Iñigo Acha).