Ia urte bat pasatu da Laborek ateak ireki zituenetik. Geroztik, auzolanean oinarritutako proiektu hau bazkideei esker egin du aurrera, produktuen prezio justua eta kalitatea bermatuz.
Auzolana da proiektuaren xedea. Hori dela eta, guztien artean margoztu, txukundu eta astean zehar egin behar diren lanak burutzen dituzte. Eskuz-esku eraikitzen dute Labore egunero, produktuen prezio justua eta kalitatea bermatuz. Egindako lanak bere fruituak ematen hasi den arren, aurreko astean “kanpaina” bat hasi zuten bazkidetza sustatu ahal izateko. Proeiktuaren etorkizunak bazkide kopuruarekin lotura estua baitu.
Oraingoan, eta esker ona plazaratzeko, udaren etorrera aitzaki bezala hartuta, jaialdi bat egingo dute. Udaren etorrerarekin batera, kurtso bukaera ere hurbiltzen ari da. Horregatik, ekainaren 19, 20 eta 21erako agenda sozial dinamiko eta anitza prestatu dute. Bazkideak ez ezik, gustuko duen edozein hurbildu daiten.
Asteartea, ekainak 19; 19:30:
Asteazkena, ekainak 20; 19:30:
Osteguna, 21; 19:30:
Jaialdi honek zenbait helburu ezberdin ditu. Alde batetik, bazkideen egunerokotasuna eskertzea eta, beste alde batetik, Labore proiektua kalera ateratzea eta, oraindik ezagutzen ez dutenen belarrietara heltzea.
Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.