argia.eus
INPRIMATU
Glifosatoaren baimentzea
“Laborariengan minbizi gehiago atzematen ohi dira, produktu kimikoen erabileraren ondorioz”
  • Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko urriaren 04a

Europako Elikadura Osasunaren Agentziak ez omen du arriskurik atzeman eta haren erabilera luzatzearen alde agertu da Europako Batzordea. Elkarte ekologistak kontra agertu dira, bistan dena. Urriaren 13an bozkatuko dute Europar Batasuneko Estatu kideek, eta Marc Fesnau laborantza ministro frantsesak adierazi duenez, Frantziak Glifosatoa baimentzearen alde bozkatuko du.

Tomas Erguy Biharko Lurraren Elkarteko koordinatzaileak bere arrangurak azaldu ditu Goiz Berri saioan.