argia.eus
INPRIMATU
Laborantzaren orientazio legea: garaipena eskuinarentzat, porrota ingurumenarentzat
  • Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen dute.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko otsailaren 25

Lege horri esker, laborantza interes orokorreko aktibitatea bilakatzen da. Horrez gain, pozoiei buruzko zuhurtasun printzipioa azkarki ahultzen da, eta ingurumena kaltetzen dituzten ekintzak arinkiago zigortuko dira, laborariek frogatzen badute nahigabean gertatu direla kalteak. 

Bukatzeko, instalazioen bultzatzeko hainbat neurri ere proposatzen ditu legeak.