argia.eus
INPRIMATU
Laboral Kutxa izenpean batu dira Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa
  • Laboral Kutxa izena du Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa batuta sortu den kreditu kooperatibak. Alde operatibotik, bat egitea datorren urrian amaituko da erabat.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko apirilaren 29a
Euskal Herriko bigarren finantza erakunderik handiena da Laboral Kutxa.

Euskal Herriko bigarren finantza erakunderik handiena da Laboral Kutxa, Kutxabanken atzetik. 24.400 milioi euro ditu aktiboetan, 1.300.000 milioi bezero, 2.126 lan bazkide, 421 bulego –gehienak Hego Euskal Herrian– eta 2.200 langile. Bost hilabetetan 58,7 milioi euroko irabaziak lortu ditu.

"Bi kooperatibek proiektu komunaren aldeko apustua egin dute, kooperatibismoaren balio eta printzipioetan oinarritutako banka-eredua bultzatzeko ereduarekin", dio Laboral Kutxak izen berriaren harira plazaratutako oharrean (pdf).

Izenari dagokionez, semantikaren ikuspegitik, "Laboral" hitzak alderdi positiboa aditzera ematen duela dio oharrak: "Profesionala, lana, ahalegina, eraginkortasuna". Bestalde, "Kutxa" hitzak "nortasun euskalduna adierazten du zuzen-zuzenean".