argia.eus
INPRIMATU
Laboaren Lekeitioen entzunaldiak egingo dituzte Tabakaleran
  • "Zinema belarrietara. Non dago Lekeitio?" zikloa abiatuko da ostegunean, uztailak 1, Tabakaleran ikusgai dagoen Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren aitzakian. Mikel Laboaren Lekeitioen entzunaldiak egingo dituzte, artista banak lagunduta.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 30
Jose Luis Zumeta

Maiatzaren amaieran zabaldu zuten Mikel Laboaren obraren inguruko Komunikazio-inkomunikazio erakusketa Tabakaleran, eta erakusketaren bueltan hainbat jarduera antolatu dituzte. Horien artean, Xalba Ramirezek kronika honetan jasotako kontzertua. Bihartik aurrera, ordea, Laboaren Lekeitioen entzunaldi-zikloa abiatuko da.

Uztailean eta abuztuan zeharreko bost saiotan Laboaren Lekeitioak saileko zenbait piezaren entzunaldiak egingo dituzte Tabakalerako zinema aretoan. Artista banak gidatuko du saio bakoitza, eta helburua da Laboaren soinu piezok elkarrekin entzun eta haiek utzitako arrasto intimoak ezagutzea.                          

  • Uztailak 1 (19:00): Garazi Navas (EU), Orreaga (Lekeitio 6), 1978                                                            
  • Uztailak 15 (19:00): Marie Cosnay (FR>EU), Baga biga higa (Lekeitio 2) 1969. Sinfonikoa, 1997                                  
  • Abuztuak 5 (19:00): Mohamed Boujalal (FR>EU), Itsasoa eta lehorra (Haizearen orrazia) (Lekeitio 7), 1985           
  • Abuztuak 12 (19:00): Pedro G. Romero (ES), Mugak (Lekeitio 9), 1992                                                               
  • Abuztuak 26 (19:00): Garbiñe Ortega (EU), Komunikazio-Inkomunikazioa (Lekeitio 5), 1977 
Informazio gehiagorako: Tabakalera.eus